Enpresentzat eta ekitaldientzat katering-a

Praktikoak eta hurbilekoak izateak gauzatzen dugun jarduera bakoitzean esperientzia paregabe bat sortzen laguntzen digu. Zuri eta ekitaldiari egokituriko eskaintza gastronomikoa daukagu, eta esperientziari ukitu bereizgarri eta profesionala emateko, gure parrillak, erretzeko tresnak eta keztatzaile propioak erabiltzen ditugu.

Emaitzaren kalitatea da berez garrantzitsuena, baina ekitaldiaren fase bakoitzaren exekuzio prozesua eta une oro helarazten dugun grina ere garrantzitsuak dira. Gure jatorriarekin bat datorren lan-ildoari eusten diogu, eta tokiko eta kalitate handiko produktuak baino ez ditugu erabiltzen. Euskal Sagardoa, Baserria, Km0, Basatxerri eta Eusko Label marken laguntzari esker, elikagaien jatorria, segurtasuna eta kalitate bermatzen dizugu.

Idatz iezaguzu,eta hain garrantzitsua den data hori zuretzat ahaztezina izatea lortuko dugu.

Gure ekitaldietan Euskal Sagardoa izan ohi dugu.

euskal-sagardoa