Skip to main content

Gure parrillak

TXP- R100

TXP- R70

TXP- O120

Enpresen katering-ak

Toxmin_grill_logo_horizontala

TXPn gama altuko eta kalitate handiko parrillak egiten ditugu, eskuz. Galdaragintza xehea egiten 25 urtetik gorako esperientzia daukagu, eta haren osagarri catering-jarduera garatu izanak gure produktuak guk geuk egiaztatzeko eta haietan etengabeko hobekuntzak gauzatzeko aukera ahalbidetzen digu.

TXPn guk geuk erabiltzeko moduko parrillak egiten ditugu; produktu pertsonalizatuak, sendoak eta iraunkorrak. Gure zerbitzuen arrakasta eta ibilbidea dira eskaintzen dugun kalitatearen erakusle.

NOR GARA

Txomin Parrilla

TXP Txomin Dominguez galdaragile adituaren jakin-minetik sortu zen; izan ere, bere galdara-lantegian egiten zituen goi mailako sukaldaritzarako tresnen eraginkortasuna egiaztatu nahi izan du beti. Mahairatze onagatiko ilusioak, tokiko produktuekiko eta janari tradizionalarekiko maitasunak eta, jakina, hobetzeko grinak bultzatuta, TXP gero eta gehiago inplikatu zen parrillekin egiten zituen probetan, TXP parrillak sortzeko behin betiko saiakuntza-bankua izan den catering-jarduera garatzeraino.

Aldi berean, catering-jardueretan eta ekitaldietan gure produktuak ezagutarazten ditugu, formatu eta erretzeko modu guztiekin, eta gure herriari ospea eman dioten kalitateko produktuak eta parrilla-teknikak probatzeko aukera eskainiz.

Gure produktu garrantzitsuena txerrikia da; baina ez edozein txerriki. Eusko Label txerrikia, aske hazia eta produkturik onenekin elikatua, eta Eusko Labelen goi mailako kalitate-irizpideak betetzen dituena. Gure nortasunaren ezaugarria solomo-burua da. Mimo handiz eta apartekorik gabe egiten dugu; zuk benetakoaren zaporea dasta dezazun.

Pixten
Txomin parrilla