Skip to main content

Lumagorri oilasko errea arabako errioxako eran

Lau urratsetan prestatuko dugu:

  1. Osagai guztiak prestatu, oilaskoa izan ezik, bol batean. Nahastu nahasketa homogeneoa lortu arte.
  2. Oilaskoa gehitu eta ordubetez beratzen utzi.
  3. Oilaskoa atera eta parrilan erre su ertain/handitan, 9 min alde bakoitzetik (120-150 ºC inguru).
  4. Oilaskoa beratzen izan dugun nahastea ontzi batean ipini eta lurrunduz murritzarazi. Sutatik atera nahastearen 3/4 lurrundu eta testura lodia hartzen duenean.

Eusko Label oilasko izterrondoak

400g

Oliba-olio birjina estra

25 ml

De La Vera piperrauts gozoa

1,5 g

Limoia

2 un

Ezkaia

2 g

Eusko Label lore-eztia

15 g

Gatz mehea

1,5 g

Arabako Errioxako ardo beltza

0,5 L

150º

80 minutu

Erreza