Hegaluzea Euskal Sagardoarekin eskabetxatua
Lau urratsetan prestatuko dugu:
- Ontzi txiki batean baratxuri freskoak OOBEren erdiarekin salteatu. Markatuta daudenean (10 min. su ertain-handitan), ezkaia, ereinotza, ozpina eta sagardoa gehitu. Irakiten utzi sagardoaren alkohola lurrundu arte.
- Beste alde batetik, hegaluzea xerra txikitan moztu, gero
eskabetxatuarekin beratzen utziko dugun ontziaren neurrikoa, ez handiagoa. - Olioaren gainerakoarekin estali eta parrilan indar handiz eta azkar markatu. (1 min alde bakoitzetik, 300 ºC)
- Sutatik atera eta aurretik prestatutako eskabetxatua gehitu.
Eusko Label hegaluze-solomo freskoa
200g
Ardo zuriaren ozpina
300 ml
Euskal Sagardoa
250 ml
Baratxuri freskoak
4 un
Ereinotza
2 un
Oliba-olio birjina estra
25 ml
Ezkai adartxo bat
1 un
300º
15 minutu
Erraza